Zer da UrbanoMundo?
Gazteekin hiriguneko fenomenoei eta munduan ematen diren desberdintasun-harremanei buruz gogoeta egiteko helburua duen Garapenaren Aldeko Hezkuntza proiektu bat da. Hiriko fenomenoak erabiliz eta gure oraingo gizarte globala metaforatzat hartuta, parte hartzaileak munduan eta gure inguruan ematen diren ezberdintasun sozialei eta injustiziei buruzko sentsibilizazio bitartekariak bihurtu dira.

Zertan datza UrbanoMundo Proiektua?
Proiektuaren parte hartzaileak, lantalde txikien bitartez, aldi berean mezu ezberdinen sortzaile eta igorle izan dira, bereziki ekintzaren bitartez ikasiz. Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeei buruzko informazioa eskaini zaie eta Hiri-Mundu justuago baten maketa eratu dute denen artean. “Arkitekto sozialak” izango balira bezala, gazte hauek eratutako kreazio ezberdinak erakusketa fisiko (Gaztetxeetan, Kultur Etxeetan…) eta birtualetan (proiektuaren web orrian, facebook-en…) aurkezten ari dira orain, gizartea orokorrean eta beste gazte batzuk sentsibilizatu ditzaten. Produkzio hauek Asociación Navarra Nuevo Futuron antolatzen ari garen “mundua hobetzeko biltegia” handitu edo osatuko dute (ikusi www.espaciokrea.org).

Nori dago proiektua zuzendua?
12 eta 16 bitarteko gazteei dago zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza formala eta ez formaletako zentroetan dauden gazteei, hain zuzen ere.

Zein ekintza burutu dituzte partehartzaileek proiektu honetan?
UrbanoMundo deituriko proiektu honetarako Unitate Didaktiko espezifikoa eratu dugu, ordu terdi inguruko lau saiotan sakabanatua dagoena eta 2010ko martxoa eta maiatza bitartean burutu dena.
Lehenik, dinamika ezberdinen bitartez gazteek orokorrean mundua nola ikusten duten aztertu dugu. Hiri modernoen adibide ezberdinak ikusi ditugu eta hirian ematen diren fenomenoekin zerikusia duten gaiei buruzko gogoetak egin ditugu: herrialdeen arteko ezberdintasun ekonomikoak, giza eskubideak, garapen iraunkorra, besteak beste.
Azken bi saioetan Hiri-Mundu Justuago bat irudikatzen duen maketa bat eraiki dugu. Maketa hau eratzeko diseinatu dugun “Maleta Pedagogikoa” izan dugu baliagarri moduan, baliabide didaktiko ezberdinak, plano bat eta eraikitze prozesurako beharreko material eta erreminta guztiak dituena (material ezberdinetako piezak, goraizeak, kola…).

Garapenaren Aldeko Hezkuntza programa hau Dohainik eskaini dugu (Nafarroako Gobernuko Lankidetza Zuzendaritzaren Diru-laguntzei esker).
Materialak eta saioak euskaraz eta gazteleraz daude erabilgarri.