MAKETA BAT ERAIKITZEKO TRIKIMAILUAK

Egurretik marrak kentzeko metodoa
Errez ezabatu daitezke egurrean agertu edo eratzen ditugun marrusketak edo akatsak, egurraren gainean baselina kapa ugari bat aplikatuz eta arrasto edo zulotxo guztiak ondo betearaziz. 24 orduz utzi behar dugu egur zatia baselinak bere efektua egin dezan. Gero, baselina sobrantea kenduko dugu eta bukatzeko argizaria emango diogu egur zati horri.

Bi egur puska edo zati definitiboki pegatzeko prozedura
Bi egur zati elkarrekin pegatzeko oso garrantzitsua da piezak erabat bat etortzea eta egurra oso ondo lixatu edo marruzketaz leundua egotea. Itsasgarri erabiliena KOLA ZURIA da. Kola ugari bota behar dugu elkartu nahi ditugun bi zatitan. Piezak elkartu eta berriz separatuko ditugu eta bukatzeko, bi piezak definitiboki elkartzeko tresna batekin (sarjenta, pisua etab.) presioarekin elkartuta mantenduko ditugu, kola guztiz lehortzen den bitartean.


Lehortzen danean kola guztiz gardena geldituko da. Esandako guztia errespetatzen bada, piezen batasuna definitiboa eta oso fuertea izango da normalean eta inoiz ez dira elkartutako piezak separatuko edo puskatuko.

Bi piezen baturatik sobratutako kola nola kendu
Ur beroarekin bustitako zapi edo tela batekin elkartutako piezen artean gailendutako kola ahalik eta azkarren garbituko dugu. Kola hatzekin kendu dezakegu baita ere, baina emaitza ez da hain garbia edo landua geldituko.