Hiriarteko ahotsak Asociación Navarra Nuevo Futuro-k martxan jarritako Garapenerako Hezkuntzaren proiektu bat da Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Proiektu hau 12-19 urteko gazteei bideratuta dago eta honek munduko egoera hobeki ulertzen lagundu nahi die, baita ekintzetara bultzatzen ere eta batez ere mundu hobeago bateko nahian hezitzen.

Talde txikietan, Nafarroako gazteek baita Mexikokoek ere hausnartuko dute mundu mailako gure gizarteaz hiriko fenomenoa erabiliz. Gero, irratia eta arte plastikoak erabiliz, irrati saioak grabatuko eta eskulturak eraikiko dituzte hausnarketa horiek adierazteko. Horrela, sentsibilizazio mezuak gizartearen artean hedatzeko euskarri hauek erabiliko dira erakustaldien, performance solidarioa baten eta teknologi berrien bidez .

Proiektu honekin, Asociación Navarra Nuevo Futuro-k, gazteak protagonista bihurtu nahi ditu, parte hartzailea piztuz eta bere bizi moduan eta beraien gizartean balore solidarioak eragiten dituen kontzientzi kritiko bat sortuz.

OINARRIAK

•  Gazteek informazioak eta sustraiak ezartzen dituzte eta horregatik haiek beraiek ideiak eta baloreak hedatuko dituzte beste gazteen artean: “gazte bitartekari” ideia.

•  Datuak eta informazioak erabiltzen ditugu baina gazteek horiei buruzko beraien esperientzietatik eta bizi giroetatik sakontzen saiatzen gara.

•  Ekintzaren bidez, hitz egingo eta sakonduko da, sentsibilizazio mezuak hedatzeko txostenak aldi berean sortuz.

•  Solidarizatze ideia ezin da izan bi ertzetako gazteak printzipioz lotzen ez baditugu. Aurreikusten da elkar lotzea ahots eta prozesu bezalakoak garapenerako bidean dauden herrialdeetako gazteekin, errazago delako enpatia piztea egoerei aurpegia eta ahotsa jartzen diegunean.

Bi ertzetako gazteak hausnarketa talde batean murgildu nahi ditugu.

Horrela batu nahi ditugu informazioa, hausnarketa, enpatia, produkzioa eta hiritartasuna munduko egoera eta bere desberdintasunak hobeki ulertzeko eta ekintzetara bultzatzeko.

PARTE HARTZAILEAK

•  12-19 urteko gazteek parte hartuko dute. Guztira 12 talde izango dira. Zentru bakoitzeko bi taldek saio artistikoetan eta irrati solidarioan 6-8na gazte.

•  Gainera Mexikoko talde batek parte hartuko du eta horrekin bideokonferentziaren bitarteko harremanak ezarriko dira. Talde honek gaiari buruzko iritzia emango du, proiektuan herriarteko harremanetako desberdintasunak jasaten ari diren gazteen ikuspegia sartzen utziz.

•  6 taldek parte hartuko dute. Hezkuntza formaletik 2 zentru eta 4 hezkuntza ez formaletik.

•  10 irakasle/gazte hezitzaile. Garrantzitsua iruditzen zaigu irakasle eta hezitzaileak heziketa prozesu honetan murgiltzea, gai honetako jakintzak finkatzeko eta etorkizunean errepika ditzaten eta garapenerako hezkuntzan egunero gazte hauek hezitzen dituzten irakasleak sentsibilizatzeko.

•  Gainera Koordinakundearekin ados jarriko gara, Garapenerako Hezkuntza tailer bat burutzeko gure proiektua ezagutarazteko eta hezitzaileen artean hedatzeko.

HEDAPEN UNEA

Gazte parte hartzaileek proiektuaren hedapenarekin lagunduko dute. Sortutakoa ahalik eta jende gehienek ikus dezaten performance artistiko bat proposatzen dugu. Beste alde batetik, zentruetan proiektuaren produkzioekin (irrati saioak eta eskulturak) erakustaldiak egingo dira.